Ezgaitasun graduaren balorazioa
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek:
- ezgaitasun-maila baloratzen eta berrikuspen du (2.1 fitxa),
- eskatzaileak beren premiei hobekien erantzuten dien zerbitzu edo prestazio ekonomikora bideratzen ditu.
- erabiltzailearekin eta/edo senideekin batera, dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) adosten du.
Desgaitasuna duen pertsona gisa onartua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna %33koa edo handiagoa izatea.
Norentzat?
Zerbitzua desgaitasun egoeran dagoen pertsona orori zuzenduta dago, modu iraunkorrean.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Balorazioa eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea.
Aldez aurretik diagnostikatutako ezgaitasun fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorialen bat izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.