Laguntza-produktuak erosteko diru-laguntzak: gurpil-aulkia, audifonoa,…
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek laguntza ekonomikoak ematen ditu, edo desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko balio duten laguntza-produktuak eskaintzen ditu (3.3.1 fitxa).
Laguntza-produktu berreskuraezinak dira, beren ezaugarriak direla-eta transferiezinak direnak eta, beraz, pertsona bakar bati edo batzuei aldi berean mesede egiten dietenak.
Norentzat?
- Mendekotasuna duten pertsonak.
- Desgaitasuna duten pertsonak =>%33.
Zenbatekoa da?
Ordainketa bakarra.
Foru Aldundiek laguntza-produktu mota bakoitzerako gehienezko zenbatekoa zehazten dute.
Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?
Edozein zerbitzurekin bateragarria da. Baita xede bererako beste laguntza batzuekin ere, baldin eta laguntzen zenbateko osoak produktuaren kostu osoa gainditzen ez badu.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Mendekotasuna (I., II. edo III. gradua) edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua izatea.
Prestazioa zein Foru Aldundietan eskatu eta lurralde horretan erroldatuta egotea, aurreko 12 hilabeteetan.
Aurreko 6 urteetan laguntza-produktu bera erosteko laguntzarik jaso ez izana.
Ezarritako gehieneko mugak gainditzen dituen diru-sarrerarik ez izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.