Zure etxebizitza edo zure autoa egokitzeko diru-laguntza

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Laguntza ekonomiko horrek autonomia pertsonala mugatua duten pertsonei etxebizitzan eta/edo ibilgailu partikularrean egokitzapenak egiteko aukera ematen die, irisgarritasuna hobetzeko, autonomiaz moldatzeko aukerak ahalik eta gehien hobetzeko eta bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona batzuek ematen dieten laguntza errazteko (3.3.2 fitxa).

Etxebizitzan egiten diren egokitzapenak ohiko etxebizitzan bakarrik egin daitezke, bai etxebizitzaren barruan, bai eraikineko elementu komunetan.

Egokitze-lanak egiturazkoak izan daitezke, edo baita produktuak instalatzeko obra osagarriak ere.

Ibilgailuan egin beharreko egokitzapenen kasuan, ibilgailu partikular batean bakarrik egin daitezke, dela onuradunaren beraren ibilgailuan, dela senide baten ibilgailuan.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak (I., II., III. graduak).
  • Desgaitasuna duten pertsonak =>%33.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Mendekotasun graduren bat onartuta izatea (I., II. edo III. gradua) edo %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea
  • Prestazioa eskatu zaion Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea aurreko 12 hilabeteetan.
  • Eskatutako egokitzapenaren beharra onartua izatea, laguntza teknikoen eta ingurune fisikoaren egokitzapenaren zerbitzuaren balorazio txostenaren bidez (GZ Zorroaren 2.7.2.2. fitxa).
  • Indarrean dagoen araudiak ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen dituen egokitzapen-proiektu bat aurkeztea.
  • Laguntza-produktu mota bera erosteko laguntzarik jaso ez izana eskaera egin aurreko 10 urteetan, aparteko kasuetan izan ezik.
  • Ezarritako gehieneko muga batzuk gainditzen dituen gaitasun ekonomikoa ez izatea.

Zenbatekoa da?

Ordainketa bakarra.

Foru Aldundiek laguntza-produktu mota bakoitzerako gehienezko zenbatekoa zehazten dute.

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

Helburu bererako beste laguntza batzuekin bateragarria da, baldin eta jasotako prestazio ekonomikoen zenbateko osoak ez badu gainditzen gailuaren zenbateko osoa.

Etxebizitza egokitzeko laguntzaren kasuan, bateraezina da desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako etxebizitza izatearekin.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru-aldundien ardura da berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak erosteko laguntza ekonomikoa ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Diru-laguntza honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta diru-laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?