Gizarte-larrialdi egoeretarako arreta
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuak egunean 24 orduz lan egiten du, gizarte-larrialdiko egoerei berehala erantzuteko (2.6 fitxa).
Gizarte-larrialdiko egoeratzat jotzen da aurreikusi gabeko gertaera baten ondorioz gertatzen dena, batez ere:
- Ustekabeko babesgabetasun-egoerak: galera eta/edo desorientazioa; Zaintzaileak bertan behera uztea edo ezustean ez egotea; genero-indarkeria…
- Salbuespenezko egoerek eragindako gizarte-larrialdiak: zirkulazio-istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.
Bere funtzioa larrialdiko lehen arreta eskaintzea da, bai eta premien behin-behineko balorazioa egitea ere, eta beharrezkoa den guztietan:
- larrialdia gertatu den lekura joan, kaltetutako pertsonei arreta emateko;
- premia-egoerak "in situ" hautematea;
- kaltetutako pertsonei dagokien lekuetara laguntzea (osasun-zentroak, polizia-bulegoak, bulego judizialak…);
- beharrezkoa den guztia, ahal bezain laster Gizarte Zerbitzuen Sistemako zerbitzu eta zentroetara bideratzea, larrialdiko garraioa, otorduak eta/edo ostatua eskainiz.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Zerbitzua krisi egoeran edo larrialdi sozialean dauden herritar guztiei zuzenduta dago.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
Ez dago gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzura sartzeko administrazio-baldintzarik, gizarte-larrialdia bera baino.
Zenbat balio du zerbitzu honek?
Doako zerbitzua da.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundiei dagokie Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Gizarte Larrialdietako Zerbitzuetan.
Araba: Telefonoa: 945 16 12 10 (8:00etatik a 22:00etara)
Bizkaia: Telefonoa: 944 025 050
Gipuzkoa: Tel: 943 22 44 11 (7:00etatik 21:00etara)
SOS Deiak Tel: 112 (eguneko 24 orduetan)