Garraio egokituko zerbitzua (ohikoak ez diren jardueretarako)
Desgaitasuna duen pertsona heldua > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Atez ateko garraio-zerbitzua, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat bideratua (2.7.2.4).
Mugikortasunari laguntzeko produktuak (gurpil-aulkiak, esku-oheak, taka-takak eta beste) erabiltzen dituzten pertsonen beharretara egokitutako ibilgailuen bidez ematen da zerbitzua, eta garraio-sare publikoaren bidez egin ezingo lituzketen joan-etorriak egiteko aukera ematen die, ohikoak ez diren jarduerak egiteko joan-etorriak egin behar dituztenean.
Norentzat?
II. eta III. graduko mendekotasuna duten pertsonak, mugitzeko muga zorrotzak dituztenak, hau da, mendekotasun larria edo mendekotasun handia dutenak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Zerbitzua koordainketaren mende egon daiteke, hau da, pertsonak zerbitzuaren zati bat ordaindu behar izan dezake bere diru-sarreren eta erabilera-modalitatearen arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Mugikortasun arazoak eta mendekotasun larria.
Garraio publikoa erabiltzeko aukerarik ez izatea, ezta ibilgailu propio egokitua izatea ere eta, aldi berean, ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa ez eskatzea.
Norberaren etxean bizitzea.
Aurreko 12 hilabeteetan EAEn erroldatuta egon izana.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.