Zure etxebizitzaren eta/edo zure bainugelaren irisgarritasuna hobetzea
Desgaitasuna duen pertsona heldua > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Ohiko etxebizitzako oztopoak ezabatzeko aukera ematen duten egokitzapenei buruzko orientazioa eskaintzen da, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko helburuarekin (2.7.2.2 fitxa). Obren diseinua eta gauzatzea finantzatzen da, eta, zerbitzua ematea ezinezkoa bada, diru laguntzak ematen dira.
Norentzat?
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta egokitzapen motaren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
desgaitasuna =>%33 eta/edo mendekotasuna onartua izatea.
Aurreko 12 hilabeteetan EAEn erroldatuta egon izana.
Egokitzapen zerbitzuan lehenago sartu ez izana, salbu mugikortasun zailtasunak larriagotu badira eta beste egokitzapen batzuk egin behar badira.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.