BetiOn Telelaguntza (24 orduko urrutiko arreta)
Desgaitasuna duen pertsona heldua > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Telealarma bat da, erabiltzaileei aukera ematen diena arreta-zerbitzu batekin berehala harremanetan jartzeko, egunean 24 orduz eta urteko egun guztietan (1.6 fitxa).
Hori guztia egiteko, etxean terminal bat eta erabiltzaileak eraman beharreko sakagailu edo domina bat jartzen dira.
Ikus erabiltzailearen gida esteka honetan.
Norentzat?
- Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak, edo
- Mendekotasun arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak edo
- Mendekotasun onartua duten pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Telelaguntza-zerbitzuaren kostua hilean 4 euro da 2024an. Salbuespenak edo murrizketak ezartzen dira, bizikidetzako unitatearen diru-sarreren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
75 urte edo gehiago izatea eta bakarrik bizitzea, edo
65 urte baino gehiago eta mendekotasun-arriskua izatea, edo
Mendekotasun onartua, edo
Gizarte-isolamenduaren arriskuan egotea, Udaleko Gizarte Zerbitzuen arabera.
Non eska dezaket zerbitzua?
- BetiOn Telelaguntza Zerbitzuaren ataria: Web orrira joan
- Zure auzo, udalerri edo eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
- Aurrez-aurre Zuzenean bulegoetan.
- Zure auzo, udalerri edo eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuak