Laguntzadun etxebizitza desgaitasuna duten pertsonentzat

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Laguntzadun etxebizitzak, desgaitasuna duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei ohiko bizileku izateko direnak, beren beharrak beren etxe pertsonalean behar bezala ase ezin dituztenak (2.4.2 fitxa).

Etxebizitza hauek laguntza zabala eta indibidualizatua bermatzen dute, pertsonaren behar aldakorretara egokitzen dena. Horretarako, diziplina anitzeko profesional-talde bat du ongizate fisiko eta psikologikora bideratutako arreta integralerako.

Laguntzadun etxebizitzek honako prestazio sozial hauek dituzte:

  • Informazioa.
  • Jarraipenaren balorazioa.
  • Bitartekaritza.
  • Arreta pertsonala.
  • Akonpainamendu soziala
  • Esku-hartze estimulatzailea edo errehabilitatzailea: funtzio kognitiboetan esku hartzea; trebetasun fisiko eta funtzionalen garapena
  • Esku-hartze hezitzailea eta/edo okupazionala
  • Esku-hartze psikosoziala: emozioei eustea, arriskua murriztea eta funtzio psikoafektiboetan esku hartzea

Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia eta garbiketa ere sartzen dira.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, desgaitasuna eta mendekotasuna onartua dutenak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 eta 64 urte bitartean. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira:
    • bere beharrek edo gizarte- eta familia-egoeraren larritasunak hala aholkatzen dutenean;
    • babesgabetasun-arrisku larriko kasuetan, adingabeen babes-zentroetan arreta egokia bermatu ezin dutenean.
  • Eskabidea aurkezteko unean Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • I., II. edo III. graduko mendekotasun balorazioa
  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila onartzea.
  • Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra behar izatea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, onuradunak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du, egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?