Laguntzadun etxebizitza desgaitasuna duten pertsonentzat
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Egoitza edo lagundutako etxebizitza batean sartzea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Laguntzadun etxebizitzak, desgaitasuna duten eta mendekotasuna duten pertsonei ohiko bizitokia emateko direnak, beren bizileku pertsonalean egon ezin dutenak (2.4.2 fitxa).
Etxebizitza hauek, banakako laguntza bermatzen dute, pertsonaren behar aldakorretara egokitzen dena. Horretarako, hainbat profesionalez osatutako talde bat du arreta integrala emateko.
Laguntzadun etxebizitzetan eskaintzen dira, besteak beste, informazioa, bitartekaritza, jarraipenaren balorazioa, arreta pertsonala eta akonpainamendu soziala, esku-hartze estimulatzailea edo errehabilitatzailea, esku-hartze hezitzailea, okupazionala eta psikosoziala. Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia eta garbiketa ere sartzen dira.
Norentzat?
18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, desgaitasuna eta mendekotasuna onartua dutenak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, onuradunaren ekonomiaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 eta 64 urte bitartean. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira, haien beharrek hala eskatzen dutenean.
Mendekotasun balorazioa, I., II. edo III. gradua.
% 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila onartzea.
Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.