Eguneko arreta, zaintzaileak aldi baterako atsedena har dezan

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baterako sarbidea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Desgaitasuna duten pertsonak zentro edo eguneko zerbitzuetara aldi baterako sartzea, normalean beren familia zaintzaileak etxean artatzen dituztenak (2.5 fitxa).

Zaintzailea bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean aktibatzen da zerbitzua (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Atsedena behar duten pertsona desgaituen zaintzaile nagusiak eta senideak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Ezgaitasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Dagokion eguneko zerbitzura sartzeko baldintzak betetzea.

Zaintzailea eta ezgaitasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zaintzak ematea justifikatzen bada Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.