Zerbitzuak eta laguntzak eskuratzeko orientazioa eta informazioa
Adingabea -18 desgaitasunarekin > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua da gizarte-prestazioak eta -zerbitzuak jasotzeko gunea (1.1 fitxa). Helburu nagusia da erabiltzaileei gizarte zerbitzuei buruzko informazio egokia ematea eta, hala badagokio, arreta emateko beste sistema edo politika batzuetako baliabideetara bideratzea. Horretarako:
- gizarte-zerbitzu eta -prestazioen berri ematen dio pertsonari,
- beharren hasierako balorazioa egiten du,
- pertsona prestazio eta zerbitzu egokienetara bideratzen du, bere beharrei erantzuteko, Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) eginez,
- zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko izapideak egin eta koordinatzen ditu.
Norentzat?
Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
- Informazio, balorazio eta orientazio-zerbitzura sartzeko ez dago aldez aurreko baldintzarik.
- Diagnostikoa eta Arreta Pertsonalizatuko Plana egiteko, beharrezkoa da balorazio zehatz bat.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.