Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte bitartean (garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala lehen urteetan)
Adingabea -18 desgaitasunarekin > Laguntza psikologikoa eta arreta goiztiarra
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Koordinatutako ekintza globalen multzo bat da, garapenean arazoak dituzten edo izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurren beharrei erantzutera bideratua, eta baita haien familiari ere (2.7.4 fitxa).
Arreta goiztiarrak gizarte zerbitzuek, osasun sistemak eta hezkuntza sistemak egindako ekintzak barne hartzen ditu. Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak (AGET) planifikatzen ditu jarduerak. Diziplinartekoa da, eta osasun-, hezkuntza- eta gizarte-arloko profesionalek osatzen dute. Esku-hartze taldeek (AGET) garatzen dituzte jarduerak.
Garapenean arazoak dituzten haurrek desbideratzeak izaten dituzte garapenean, osasun- edo harreman-egoeren ondorioz, eta horrek arriskuan jartzen du haien bilakaera biologikoa, psikologikoa eta soziala. Garapenean trastornoak izateko arriskuan dauden haurrak honako hauek dira:
- Arrisku biologikoko egoeran dauden haurrak, heldutasun-prozesua alda dezaketen egoerak jasan dituztenak, hala nola goiztiartasuna, pisu txikia edo anoxia jaiotzean, edo nahasmendu kognitiboak, mugimenduzkoak, sentsorialak, emozionalak, jokabidezkoak, hizkuntzarenak, orokortuak edo adierazpen somatikokoak dituztenak.
- Arrisku psikosozialeko egoeran dauden haurrak, gizarte-baldintza ez oso mesedegarrietan bizi direnak, hala nola gurasoekin eta familiarekin zaintza edo harreman egokirik ez izatea, tratu txarrak, abusua, eta egoera horiek guztiek haurraren heltze-prozesua alda dezakete.
Arreta goiztiarrak helburu hauei erantzuten die:
- Urritasunak edo defizitak haurrarengan duen eragina murriztea
- Nahasmendu edo arrisku handiko egoera bati lotutako urritasunik ez agertzea edo urritasun hori murriztea.
- Haurraren garapena optimizatzea.
- Oztopoak konpentsatzeko, kentzeko eta behar espezifikoetara egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak sartzea.
- Familiak eta haurrak bizi diren inguruneak dituzten behar eta eskaerei erantzutea, bai giza ingurunean familia, ohiko beste zaintzaile batzuk eta langile profesionalak, bai ingurune fisikoan familiaren/erakundeen egoitza, eskola, osasun-zentroa, ospitalea, gizarte-zerbitzuak, espazio publikoa.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Garapen-arazoak dituzten edo izateko arriskua duten 6 urteko edo hortik beherako haurrak
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 6 urte edo gutxiago izatea.
- Garapeneko nahasmendu fisiko, psikiko edo sentsorialaren diagnostikoa, edo goiztiartasunagatik, sortzetiko alterazioengatik, entzefalopatiengatik, atzerapen psikomotorragatik edo beste kausa batzuengatik nahasmendu hori izateko arriskua izatea.
- Arreta goiztiarreko zerbitzuak zehaztea, Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak (AGET) zehaztutako balorazio teknikoaren arabera
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.