Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte bitartean (garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala lehen urteetan)

Adingabea -18 desgaitasunarekin > Laguntza psikologikoa eta arreta goiztiarra

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Arreta goiztiarraren barruan, gizarte-zerbitzuek, osasun-sistemak eta hezkuntza-sistemak beren garapenean arazoak dituzten edo izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurren beharrei erantzuteko egindako ekintzak sartzen dira (2.7.4 fitxa).

Garapenean trastornoak izateko arriskuan dauden haurrak dira:

  1. Arrisku biologikoko egoeran dauden adingabeak, heldutasun-prozesua alda lezaketen egoerak jasan dituztenak, hala nola goiztiartasuna, pisu txikia edo anoxia jaiotzean, edo nahasmendu kognitiboak, mugimenduzkoak, sentsorialak, emozionalak, jokabidezkoak, hizkuntzarenak, orokortuak edo adierazpen somatikokoak dituztenak.
  2. Arrisku psikosozialeko egoeran dauden haurrak, heldutasun-prozesua alda dezaketenak: zaintza falta, arduragabekeria, familia-harreman egokirik eza, tratu txarrak, abusua, etab.

Arreta goiztiarrak helburu hauei erantzuten die:

  1. Urritasunak haurrarengan duen eragina murriztea
  2. Nahasmendu edo arrisku handiko egoera batek eragindako urritasuna saihestea edo murriztea.
  3. Haurraren garapena optimizatzea.
  4. Konpentsatzeko, oztopoak kentzeko eta egokitzeko mekanismoak sartzea.
  5. Haurraren familiaren eta ingurunearen beharrak asetzea.

Norentzat?

Garapen-arazoak dituzten edo izateko arriskua duten 6 urteko edo hortik beherako haurrak, bai eta haien familiak eta ingurunea ere.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

6 urte edo gutxiago izatea.

Garapenean nahasmendu fisiko, psikiko edo sentsoriala diagnostikatzea, edo izateko arriskua.

Arreta goiztiarreko zerbitzuen beharra, Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldearen (AGET) balorazio teknikoaren arabera.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.