Etxebizitza eta/edo bainugela egokitzea, irisgarri egiteko
Adingabea -18 desgaitasunarekin > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Zerbitzu honek ohiko etxebizitzaren oztopoak ezabatzeko aukera ematen duten egokitzapenei buruzko proposamenak bideratu eta gauzatzen ditu, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko helburuarekin (2.7.2.2 fitxa). Obren diseinua eta gauzatzea finantzatzen da, eta, zerbitzua ematea ezinezkoa bada, laguntza ekonomikoen bidez bermatzen da.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak edo mendekotasun-egoeran daudenak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna eta/edo mendekotasuna onartua izatea.
- Adin mugarik gabe.
- EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
- Aldez aurretik egokitze-zerbitzuan sartu ez izana, mugitzeko zailtasunak areagotu ez badira eta beste egokitzapen batzuk egin behar ez badira.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta egokitzapen motaren arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zerbitzuaren eskaera zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.