Zure etxebizitza edo zure autoa egokitzeko diru-laguntza

Adingabea -18 desgaitasunarekin > Diru-laguntzak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Laguntza ekonomiko honek autonomia pertsonala mugatua duten pertsonei etxebizitzan eta/edo ibilgailu partikularrean egokitzapenak egitea errazten die, irisgarritasuna hobetzeko (3.3.2 fitxa):

  • Etxebizitzan egiten diren egokitzapenak ohiko etxebizitzan bakarrik egin daitezke, bai etxebizitzaren barruan, bai eraikineko elementu komunetan.

  • Ibilgailuan egin beharreko egokitzapenen kasuan, ibilgailu partikular batean bakarrik egin daitezke, bai onuradunaren ibilgailuan, bai familia-unitatean.

Norentzat?

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak (I.,II.,III. graduak).
  • Desgaitasuna duten pertsonak =>%33.

Zenbatekoa da?

Ordainketa bakarra.

Foru Aldundiek laguntza-produktu mota bakoitzerako gehienezko zenbatekoa zehazten dute.

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

Edozein zerbitzurekin bateragarria da. Baita xede bererako beste laguntza batzuekin ere, baldin eta laguntzen zenbateko osoak produktuaren kostu osoa gainditzen ez badu.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Mendekotasuna (I., II. edo III. gradua) edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua izatea.

Prestazioa zein Foru Aldundietan eskatu eta lurralde horretan erroldatuta egotea, aurreko 12 hilabeteetan.

Aurreko 10 urteetan laguntza-produktu mota bera erosteko laguntzarik jaso ez izana.

Beharra onartuta izatea, Aldundiaren balorazio txostenaren bidez.

Irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen dituen egokitzapen-proiektu bat aurkeztea.

Ezarritako gehieneko muga batzuk gainditzen dituen gaitasun ekonomikorik ez izatea.

Non eska dezaket diru-laguntza?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.