Zeuk Esan, haurrak eta nerabeak laguntzeko telefonoa

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zeuk Esan haurrentzako eta nerabeentzako telefono bidezko orientazio eta informazio zerbitzu telematikoa da (2.7.1.1 fitxa).

Zerbitzu konfidentzial eta anonimoa da, eta ongizatea arriskuan jartzen duen edozein arazoren inguruan hitz egin edo aholkularitza jaso nahi duten haur eta nerabe guztiei zuzenduta dago.

Halaber, haur/nerabe batentzako arrisku-egoeraren bat ezagutzen duela uste duen eta nola jokatu jakiteko orientazioa behar duen edozein pertsona helduri laguntzen dio.

Diziplina anitzeko talde espezializatu batek ematen du urteko 365 egunetan, eta honako hauek eskaintzen ditu:

  • Haur eta nerabeei entzuten egotea, behar dutenean.
  • Haur eta nerabeei informazioa, orientazioa eta laguntza ematea.
  • Deitu duen pertsona egokienak diren baliabideetara bideratzea.
  • Egon daitezkeen babesgabetasun-egoerak detektatzea eta dagokionari jakinaraztea, balora ditzan.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Beren ongizateari eragiten dioten arazoak direla-eta, informazioa edo orientazioa behar duten haur eta nerabeak.
  • Haur/nerabe batentzako arrisku-egoeraren bat ezagutzen duela uste duen eta nola jokatu jakiteko orientazioa bilatzen duen edozein pertsona.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Ez da inolako baldintzarik eskatzen.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Zerbitzua ematea Eusko Jaurlaritzaren ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zeuk Esan 116111

Telefonoa: 116111

Web orria: Egin klik hemen

@Zeukesan Instagram eta Facebook-en sartzeko

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?