Zerbitzu terapeutikoa erasotzaileekin, jokabidea aldatzeko
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Tratu txarren edo sexu-erasoen egileei arreta psikosoziala ematen dien gizarte-zerbitzu espezializatua (2.7.5 fitxa). Bere helburuak honako hauek dira:
- Erasotzaileari bere jarrera erasokorra desagerrarazteko tratamendua ematea.
- Erasotzaileari laguntzea konturatzen zer faktorek eragin duten tratu txarrak edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzak.
- Erasotzaileari bere portaera aldatzeko, etorkizuneko gertakariak saihesteko eta, hala badagokio, familia- edo bizikidetza-nukleoaren banaketa errespetatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen laguntzea.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Tratu txarrak edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzak egin dituzten erasotzaileak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.