Zerbitzu terapeutikoa erasotzaileekin, jokabidea aldatzeko
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Tratu txarren edo sexu-erasoen egileei arreta psikosoziala ematen dien zerbitzu espezializatua (2.7.5 fitxa). Bere helburuak honako hauek dira:
- Erasotzaileak bere jarrera erasokorra desagerrarazteko tratamendua jasotzea.
- Erasotzailea tratu txarrak edo erasoak eragin dituzten faktoreez jabetzea.
- Erasotzaileak bere portaera aldatzeko, etorkizunean gertaerarik ez izateko eta/edo familiaren nukleotik bereizteko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.
Norentzat?
Tratu txarrak edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzak egin dituzten erasotzaileak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egilea izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.