Familia-elkargunea, adingabeek beren gurasoak ikus ditzaten, gainbegiratuta.

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Familia elkarguneek aukera ematen dute modu traumatikoan banandu diren bikoteen seme-alabak zaintza ez duen gurasoarekin edo familiako beste kide batzuekin (aitona-amonak, anai-arrebak…) bildu ahal izateko (2.7.3.2 fitxa).

Topaketa gune neutral eta egoki batean egiten da, profesionalen ikuskaritzapean, aldi baterako banantzea errazteko eta bermatzeko helburuarekin.

Familia Elkarguneek diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntza dute, eta segurtasun- eta ongizate-berme osoak dituzte. Elkarguneetan, berriz, krisi-egoeran (banantzea, dibortzioa, deuseztasuna edo izatezko elkartzeen neurriak arautzea) edo, egoera horretan egon gabe ere, jarraipen- eta gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza behar duen familia bateko kideak elkartzen dira.

Epaitegitik bideratzen da beti familia-elkargunera.

Bisita alternatiba ezberdinak eskaintzen ditu:

  • Tutoretzapeko bisitak Familia Elkargunean. Bisita horiek Familia Elkargunean egiten dira, zerbitzuko langileen ikuskapen presentzial eta iraunkorraren pean.
  • Familia Elkargunean ikuskapenik gabe egiten diren bisitak; FEan egiten dira, zuzeneko ikuskapenik gabe edo zerbitzuko langileen presentzia jarraiturik gabe.
  • Familia Elkargunetik kanpoko tutoretzapeko bisitak. Noizean behin egiten dira, eta, ahal dela, tarteko egokitze-fase bat osatzen dute, ikuskapenik gabeko bisitak egin aurretik.
  • Trukeak: FEa erabiltzen da soilik haurrak eta nerabeak entregatu eta jasotzen direla gainbegiratzeko, eta bisita zerbitzutik kanpo egiten da.
  • Laguntza: Familia-elkargoko profesionalek adingabeari laguntzea ama edo aita, tutorea edo zaintzailea, beste senide batzuk edo harreman baimendua duten hurbileko beste pertsona batzuk dauden espetxera, ospitalera edo egoitzara, betiere horiek familia-elkargunera joaterik ez badago.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Epaileak deribazio bat egin behar du Familia Elkargunera sartu ahal izateko.
  • EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Inplikatutako pertsonen artean familia- edo bikote-lotura egotea.
  • Inplikatutako pertsonetako bat gutxienez erroldatuta egotea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Zerbitzua ematea Eusko Jaurlaritzaren ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Araba

Santa Olaja de Acero, 1 (sarrera: Blas de Otero). 01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa eta ePosta:
945 171 125
smfaraba@euskadi.eus

Gipuzkoa

  • Larramendi, 1 (sarrera: Prim, 24) 20006 Donostia-San Sebastián
  • Gorosabel Zaharra lokala, Rondilla kalea 34B (Tolosa)
Telefonoa eta ePosta:
943 576 208
smfgipuzkoa@euskadi.eus

Bizkaia

Santutxu, 69. 48006 Bilbo
Telefonoa eta ePosta:
944 277 788
smfbizkaia@euskadi.eus

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?