Familia-elkargunea, adingabeek beren gurasoak ikus ditzaten, gainbegiratuta.

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Familia Elkarguneek aukera ematen dute modu traumatikoan banandu diren bikoteen seme-alabak zaintza ez duen gurasoarekin edo familiako kideekin (aitona-amonak, amona-amonak, anai-arrebak…) elkartzeko (2.7.3.2 fitxa).

Topaketa espazio neutral eta egoki batean egiten da, profesionalen ikuskaritzapean, aldi baterako familia-harremanak errazteko eta bermatzeko helburuarekin.

Epaitegitik bideratzen da beti familia-elkargunera.

Norentzat?

  • Modu traumatikoan banandu diren bikoteen seme-alabak, haien bisita-eskubidea ez dagoenean bermatuta segurtasun- eta ongizate-baldintzetan.
  • Kideen arteko topaketak errazteko espazio gainbegiratua behar duten familiak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Epaitegiak bideratu egin behar du Familia Elkargunera sartu ahal izateko.

EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Familia Elkarguneei buruzko edozein galdera egin dezakezu zuzenean Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan:

Araba

Santa Olaja de Acero, 1 (sarrera: Blas de Otero). 01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa eta ePosta:
945 171 125
smfaraba@euskadi.eus

Gipuzkoa

  • Larramendi, 1 (sarrera: Prim, 24) 20006 Donostia-San Sebastián
  • Gorosabel Zaharra lokala, Rondilla kalea 34B (Tolosa)
Telefonoa eta ePosta:
943 576 208
smfgipuzkoa@euskadi.eus

Bizkaia

Santutxu, 69. 48006 Bilbo
Telefonoa eta ePosta:
944 277 788
smfbizkaia@euskadi.eus

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.