Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako orientazio soziala eta legala

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Gizarte-zerbitzu espezializatua, tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren pertsonei arreta soziojuridikoa eta psikosoziala ematen diena, genero-ikuspegitik eta indarkeriaren biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin (2.7.5 fitxa).

Era integralean lantzen dituzte gizarte- eta hezkuntza-arloko eta esku-hartze psikosozialaren eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoaren beharrak, bai eta tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen ondoriozko aholkularitza soziojuridikoaren beharrak ere.

Bere helburuak honako hauek dira:

  1. Biktimak babestea.
  2. Biktimei, eta haiekin bizi diren beste pertsona batzuei, eragindako kalte traumatikotik errekuperatzen laguntzea.
  3. Emozionalki errekuperatzen eta autoestimua hobetzen laguntzea, distantzia hartuz eta erasotzaileen banaketari aurre egiteko beharrezko gaitasunak eskuratuz.
  4. Prozeduretan laguntza soziojuridikoa jasotzea eta/edo tratu txarren eta sexu-erasoen ondoriozko gatazkak arintzea.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako egintzen biktimak,
  • Biktimarekin bizi diren pertsonak, adin mugarik gabe.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Ez da inolako administrazio-baldintzarik eskatuko, biktima izaeratik harago.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan

Aurkitu zure udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzua:

Informazio gehiago:

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua

Telefonoa: 900 840 111
  • 24 orduz, asteko 7 egunetan.
  • Ez du arrastorik uzten fakturan.
  • Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
  • Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Web orrira sartu

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?