Haur eta nerabeentzako pisuak
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Harrera-pisuek bizikidetza-aukera ematen diete beren familietatik aldi baterako banandu diren adingabeei, beren premiei behar bezala erantzun ahal izateko (2.4.4 fitxa).
Harrera pisuan sartzearekin batera, jatorrizko familian esku-hartze bat aktibatu ohi da, banantzea eragin zuen egoera gainditzen laguntzeko eta haurra bere familia ingurunera itzuli ahal izateko.
Etxebizitzak eraikuntza arruntetan egon ohi dira, eta bertan bizi diren haur eta nerabeen kopuru, adin eta ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-langileak dituzte etengabe.
Norentzat?
Administrazioaren tutoretzapean dauden 18 urtetik beherako pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 urte baino gutxiago izatea. Salbuespen gisa, emantzipazio-programa bati heltzen dioten gazteak erabiltzaile izan ahalko dira, gehienez ere 18 hilabetez.
Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial baten xede izatea.
Aitak, amak edo tutoreak aldi baterako ezin zaindu izatea, egoera larriak direla-eta.
Haurraren edo nerabearen zaintza dagokion Foru Aldundiari esleitu izana, epaileak hala erabakita.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.