Haur eta nerabeentzako egoitzak

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Babeseko egoitza-zentroek bizikidetzako alternatiba bat eskaintzen diete beren familietatik aldi baterako banandu diren adingabeei, beren premiei behar bezala erantzun ahal izateko (2.4.4 fitxa). Beraz, familiaren ordezko aukera bat da, haurraren interesek hala zehazten dutenean.

Egoitza-zentro batean sartzeak, gehienetan, jatorrizko familia-ingurunean esku-hartze paralelo bat egitea dakar, neurria hartzea eragin zuen egoera gainditzeko behar den laguntza emateko helburuarekin eta haurra bere ingurunera itzuli ahal dadin.

Informazioa, jarraipena, bitartekaritza, tutoretza-laguntza, hezkuntzako esku-hartzea, gizarte-hezkuntzakoa eta psikosoziala, eta arreta pertsonala eskaintzen dira, haur txikiak direnean. Otordu, ikuztegi eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Bertan bizi diren haur eta nerabeen kopuru, adin eta ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-langileak izan ohi dituzte etengabe.

Jokaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza espezializatu intentsiboa eskaintzen zaien zentroetan, zentroa eraikin independente batean kokatu behar da eta kolektibo horri soilik eskaini behar zaio arreta.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Administrazioaren tutoretzapean dauden 18 urtetik beherako pertsonak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 urte baino gutxiago izatea. Salbuespen gisa, eta artatutako pertsona eta Foru Aldundia ados jarri ondoren, 18 urte bete dituzten eta adinez nagusi izan aurretik babes-baliabideren batean bizi diren gazteak izan ahalko dira erabiltzaile, emantzipazio-programa baten barruan eta gehienez ere 18 hilabetez.
  • Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial baten xede izatea, Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintzaren esparruan.
  • Aita, ama edo tutorea, inguruabar larrien ondorioz, zaintzeko aldi baterako ezintasunean egotea.
  • Haurraren edo nerabearen zaintza dagokion Foru Aldundiari esleitu izana, epaileak hala erabakita.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?