Harrera familientzako eta harreran dauden adingabeentzako laguntza

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Familia-harrera sustatzeko eta teknikoki laguntzeko zerbitzuak haurrei eta haien harrera-familiei laguntzen die harrera-prozesu osoan (2.7.6.1 fitxa). Horretarako, laguntza eskaintzen da harrera-prozesuaren fase guztietan:

  • Familia-harrerari buruzko informazioa ematea: prozedura, harreraren egikaritza eta horren ondorioak edo eragina,
  • Harrerarako hautagai diren familiak aukeratzea, inguruabarrak baloratuz, haurraren edo nerabearen beharrizanei erantzungo zaiela bermatzeko egokiak diren ala ez zehaztearren.
  • Familia hartzaileei laguntza eta prestakuntza espezializatua ematea.
  • Familia-harrerak aldian behin gainbegiratzea, harreran dagoen adingabearen beharrizanetara egokitzen direla egiaztatzeko.

Gainera, beste jarduera batzuk ere egiten ditu, besteak beste:

  • Familia-harrera sustatzea, herritar guztiei zuzendutako dibulgazio-kanpainen eta familia hartzaileak erakartzeko kanpainen bidez.
  • Familia hartzaileen zerrenda eguneratua izatea.
  • Familia-harrerari lotutako gastuak konpentsatzeko laguntza ekonomikoak izapidetzea.
  • Familia biologikoari laguntzea.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Haur edo nerabe bat hartu nahi duten eta dagozkion baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo familiak.
  • Familia-harrera babes-aukera egokitzat jotzen den adingabeak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Familia hartzaileen kasuan:

  • 18 urte edo gehiago.
  • Harrera eskatzen den Lurralde Historikoko udalerriren batean legezko egoitza duen erroldatzea.
  • Familia-harrera eskatzea eta eskatutako baldintzak betetzea.
  • Laguntza- eta jarraipen-zerbitzuak eskuratzeko, prestatze- edo formalizatze-prozesuan dagoen familia harreragileko kide izatea; edo hartutako adingabearen familia biologikoko kide izatea.

Adingabeen kasuan:

  • 18 urtetik beherakoak.
  • Familia-harrera babes-aukerarik egokiena dela erabakitzen duen erabaki administratibo edo judiziala edo borondatezko zaintzaren eskaera.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Araban:

Posta elektronikoa: acogimiento@araba.eus | Telefonoa: 945 77 30 52

Bizkaian:

Helbide elektronikoa: acogimientofamiliar@bizkaia.eus | Telefonoa: 944 470 737

Gipuzkoan:

Helbide elektronikoa: familiaharrera@gipuzkoa.eus | Telefonoa: 943 11 25 22

Informazio gehiago

Edozein kasutan, zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo dezakezu.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?