Harrera familientzako eta harreran dauden adingabeentzako laguntza
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Familia-harrera sustatzeko eta teknikoki laguntzeko zerbitzuak haurrei eta haien harrera-familiei laguntzen die prozesu osoan zehar, honako jarduketa hauen bidez (2.7.6.1 fitxa):
- Familia-harrerari buruzko informazioa ematea.
- Harrerarako hautagai diren familiak hautatzea, egokitasuna baloratuz.
- Familia hartzaileei laguntza eta prestakuntza espezializatua ematea.
- Familia-harrerak aldian behin ikuskatzea.
Gainera, beste jarduera batzuk ere egiten ditu, besteak beste:
- Herritarren artean familia-harrera sustatzea, zabalkunde-kanpainen eta familia hartzaileak erakartzeko kanpainen bidez.
- Familia-harrerari lotutako gastuetarako laguntza ekonomikoak izapidetzea.
- Familia biologikoari laguntzea.
- Familia hartzaileen zerrenda eguneratua izatea.
Norentzat?
- Haur edo nerabe bat hartu nahi duten eta dagozkion baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo familiak.
- Familia-harrera babes-alternatiba egokia duten adingabeak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Familia hartzaileen kasuan:
- 18 urte edo gehiago.
- Dagokion Lurralde Historikoan legezko egoitza duen erroldatzea.
- Familia-harrera eskatzea eta eskatutako baldintzak betetzea.
Adingabeen kasuan:
- 18 urte baino gutxiago izatea.
- Familia-harrera babes-aukerarik egokiena dela erabakitzen duen erabaki administratibo edo judiziala.
Non eska dezaket zerbitzua?
Araban:
Posta elektronikoa: acogimiento@araba.eus | Telefonoa: 945 77 30 52
Bizkaian:
Helbide elektronikoa: acogimientofamiliar@bizkaia.eus | Telefonoa: 944 470 737
Gipuzkoan:
Helbide elektronikoa: familiaharrera@gipuzkoa.eus | Telefonoa: 943 11 25 22
Informazio gehiago
Edozein kasutan, zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo dezakezu.