Emantzipaziorako prestatzeko zentroak

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Emantzipaziorako prestatzeko zentroek elkarbizitzarako aukera ematen diete beren premiei behar bezala erantzun ezin dietelako beren familietatik banandu diren nerabeei (2.4.4 fitxa).

Prestakuntza-zentroetan, adingabeei bizitza independenterako trebetasunak ematen zaizkie, etxebizitzatik edo egoitzatik irtetean familia batean integratzea ezinezkoa den kasuetan.

Zentroan bizitza autonomorako gaitasun pertsonalak eta sozialak eskuratzea lantzen da, eta, horretarako, hezkuntza-laguntzako, prestakuntzako eta/edo orientazioko eta laneratzeko langileak egon ohi dira etengabe, ondoren gizarte-bizitzan integratzen laguntzeko.

Honako prestazio hauek eskaintzen dira: informazioa, jarraipena, bitartekaritza, tutoretza-laguntza, hezkuntza-, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala. Otordu, ikuztegi eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina modu mugatuan, gero emantzipatzeko autonomia errazteko.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak.

Salbuespen gisa, 18 urte beteta izan eta adinez nagusi izan aurretik babes-baliabideren batean bizi ziren gazteak ere izan daitezke erabiltzaile, gehienez ere 18 hilabetez.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Adingabe izatea. Salbuespen gisa, eta artatutako pertsona eta Foru Aldundia ados jarri ondoren, 18 urte bete dituzten eta adinez nagusi izan aurretik babes-baliabideren batean bizi diren gazteak izan ahalko dira erabiltzaile, emantzipazio-programa baten barruan eta gehienez ere 18 hilabetez.
  • Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial baten xede izatea, Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintzaren esparruan.
  • Aita, ama edo tutorea, inguruabar larrien ondorioz, zaintzeko aldi baterako ezintasunean egotea.
  • Haurraren edo nerabearen zaintza dagokion Foru Aldundiari esleitu izana, epaileak hala erabakita.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non jaso dezaket zerbitzuaren berri?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?