Emantzipaziorako prestatzeko zentroak
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Emantzipazio-zentroetan, adingabeak bizitza independenterako prestatzen dira, etxetik irtetean familia batean integratzea ezinezkoa dela ikusten den kasuetan (2.4.4 fitxa).
Zentroak erraztasunak ematen ditu bizitza autonomorako trebetasun pertsonalak eta sozialak eskuratzeko, eta hezkuntza-laguntzako, prestakuntzako eta/edo lan orientazio eta sarrerako.
Langileen presentzia iraunkorra izaten dute. Otordu-, garbitegi- eta garbiketa-zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina era mugatuan, ondoren emantzipatzeko autonomia errazteko.
Norentzat?
Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Adingabe izatea. Salbuespen gisa, 18 urte beteta izan eta adinez nagusi izan aurretik babes-baliabideren batean bizi ziren gazteak ere izan daitezke erabiltzaile, gehienez ere 18 hilabetez.
Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial bat izatea.
Aita, ama edo tutorea, inguruabar larrien ondorioz, zaintzeko aldi baterako ezintasunean egotea.
Haurraren edo nerabearen zaintza Foru Aldundiari esleitua izatea, epaileak hala erabakita.
Non jaso dezaket zerbitzuaren berri?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.