Emantzipazio pisuak

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Emantzipazio-pisuek bizikidetzarako aukera ematen diete beren premiei behar bezala erantzun ezin dietelako beren familietatik banandu diren nerabeei (2.4.4 fitxa).

Emantzipazio-pisuen helburua adingabeak bizitza independenterako prestatzea da, adinez nagusi izan ondoren familia batean sartzea ezinezkoa ikusten den kasuetan.

Zentroan, bizitza autonomoa izateko trebetasun pertsonalak eta sozialak eskuratzen laguntzen da, bizitza autonomo arruntaren ahalik eta antzekoena den bizikidetza-ingurune batean.

Emantzipazio-pisuek autogestio-erregimenean funtziona dezakete, eta hezkuntza-, prestakuntza- eta/edo orientazio-laguntza dute, gerora gizarte- eta lan-bizitzan integratzea errazteko. Otordu-, garbitegi- edo garbiketa-zerbitzua eskain dezakete, baina modu mugatuan, gero emantzipatzeko autonomia errazteko. Etxebizitza arruntetan egon ohi dira.

Etxebizitza arruntetan egon ohi dira.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak.

Salbuespenez, 18 hilabetez, adin nagusitasunetik harago, erabiltzaile izan daitezke.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Adingabe izatea. Salbuespen gisa, eta artatutako pertsona eta Foru Aldundia ados jarri ondoren, 18 urte bete dituzten eta adinez nagusi izan aurretik babes-baliabideren batean bizi diren gazteak izan ahalko dira erabiltzaile, emantzipazio-programa baten barruan eta gehienez ere 18 hilabetez.
  • Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial baten xede izatea, Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintzaren esparruan.
  • Aita, ama edo tutorea, inguruabar larrien ondorioz, zaintzeko aldi baterako ezintasunean egotea.
  • Haurraren edo nerabearen zaintza dagokion Foru Aldundiari esleitu izana, epaileak hala erabakita.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non jaso dezaket zerbitzuaren berri?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?