Emantzipazio pisuak
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Emantzipazio-pisuen helburua adingabeak bizitza independenterako prestatzea da, adinez nagusi izan ondoren familia batean sartzea ezinezkoa ikusten den kasuetan (2.4.4 fitxa).
Emantzipazio-pisuek eguneroko bizitza autonomoaren ahalik eta antzekoena den bizikidetza-giroa sortzen dute. Autogestio-erregimenean funtziona dezakete, eta hezkuntza-, prestakuntza- eta/edo orientazio-laguntza dute, gero gizarte- eta lan-bizitzan integratzeko.
Etxebizitza arruntetan egon ohi dira.
Norentzat?
Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Adingabe izatea (salbuespenez, 18 hilabetez, adin nagusitasunetik harago, erabiltzaile izan daitezke).
Egoitza-harrerako neurri administratibo edo judizial bat edukitzea.
Aita, ama edo tutorea, inguruabar larrien ondorioz, zaintzeko aldi baterako ezintasunean egotea.
Haurraren edo nerabearen zaintza Foru Aldundiari esleitua izatea, epaileak hala erabakita.
Non jaso dezaket zerbitzuaren berri?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.