Familia-inguruko zainketei laguntzeko prestazioa (FIZPE)
Adingabea -18 desgaitasunarekin > Diru-laguntzak
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
FIZPE familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa laguntza ekonomiko bat da, mendekotasuna duen pertsona bere etxean eta senide baten aldetik artatzeko gastuak ordaintzen laguntzeko.
Norentzat?
Mendekotasuna duten pertsonak (I., II. edo III. graduak).
Zenbatekoa da?
Urtean 12 ordainsari ordaintzen dira.
Zenbateko hori kalkulatzeko, hainbat faktore hartzen dira kontuan: mendekotasun-maila, gaitasun ekonomikoa, beste zerbitzu batzuk erabiltzea edo antzeko laguntzak kobratzea. Gehieneko zenbatekoa urtero finkatzen dute Foru Aldundiek.
Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?
FIZPE ez da bateragarria SAAD Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren beste prestazio ekonomiko batzuekin (Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa izan ezik),
baina bateragarria da mendetasunari arreta emateko zerbitzu guztiekin, egoitza- edo ostatu-zentroetako egonaldi iraunkorrekin izan ezik. Aldi baterako egonaldia egoitzan eginez gero, laguntza eten egingo da aldi baterako, egonaldia amaitu arte.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Mendekotasuna duen pertsonaren aldetik:
Mendekotasuna onartua izatea (I., II. edo III. gradua)
Prestazioa zein foru-aldundi historikori eskatu zaion, lurralde historiko horretako erroldatuta egotea.
Espainiar nazionalitatea.
Bizigarritasun- eta irisgarritasun-baldintza egokiak dituen etxebizitza bat izatea.
Eskumena duten gizarte-zerbitzuei etxebizitza eskuratzen laguntzea, baldintzak eta inguruabarrak betetzen direla egiaztatzeko.
Zaintzailearen aldetik:
Adinez nagusia izatea.
Familiakoa izatea.
Mendekotasuna duen pertsonarekin bizitzea eta harekin erroldatuta egotea.
Legezko egoitza izatea.
Ez izatea adin aurreraturik artatutako pertsonak II. edo III. graduko mendekotasuna duenean, ez eta mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsona gisa baloratuta egotea ere (=>%65).
Arreta egokia eskaintzeko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izatea.
Zaintza-lanak egiteko denbora nahikoa izatea.
Arreta Pertsonalizatuko Planean agertzea.
Gizarte-zerbitzuek zehazten dituzten zainketei buruzko prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko prest egotea eta adierazten diren gomendioak betetzea.
Non eska dezaket prestazioa?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.