Ezgaitasun graduaren balorazioa

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > IZerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zerbitzu honen bitartez desgaitasuneko egoerak identifikatu eta, hala badagokio, mailakatzen dira (fitxa 2.1). Era berean, bere berrikuspena ere egiten du. Desgaitasun-maila ehunekotan neurtzen da, eta honako maila hauek ezartzen dira:

  • %5 eta %24 arteko desgaitasuna: eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasun arina antzematen da, baina pertsona independentea da ia guztietan. 
  • %25 eta %49 arteko desgaitasuna: pertsonak zailtasun moderatua du eguneroko jarduerak egiteko. Eginbeharretako batzuk egiteko ezintasuna egon daiteke, baina pertsona independentea da bere burua zaintzeko jardueretan (bainatu, jantzi, jan, lo egin, eta abar). 
  • %50 eta %95 arteko desgaitasuna: pertsonak zailtasun larria du eguneroko jarduerak egiteko. Zenbait lan egiteko ezintasuna egon daiteke, autozainketa-jarduerak barne (bainatzea, janztea, jatea, lo egitea eta abar). 
  • %96 eta %10 arteko desgaitasuna: pertsonak zailtasun larria edo erabatekoa du, eta eguneroko bizitzako ia jarduera guztiak egiteko ezintasuna, bere burua zaintzeko jarduerak barne (bainatzea, janztea, jatea, lo egitea, etab.). 

Kontuan hartzen dira, gainera, desgaitasunak eragindako desabantaila-egoera larriagotu dezaketen faktore pertsonal edo sozialak.

Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna %33koa edo handiagoa izatea.

Ondoren, zerbitzuak zerbitzu edo prestazio ekonomikorantz bideratzen ditu eskatzaileak, edo bien konbinaziorantz, betiere beren beharrei hobekien erantzuten badiete eta zerbitzu edo prestazio horiek jasotzeko baldintzak betetzen badituzte.

Halaber, erabiltzailearekin eta/edo familiakoekin batera, dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) adosten du. Egokia bada, erabiltzailea beste arreta-sistema batzuetako baliabideetara bideratzen du.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Zerbitzua desgaitasun egoeran dagoen pertsona orori zuzenduta dago, modu iraunkorrean.

I. gradua - Mendetasun arina

Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, gutxienez egunean behin, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza-premiak dituenean.

II. gradua - Mendetasun larria.

Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, egunean bizpahiru aldiz, baina ez duenean zaintzaile baten etengabeko laguntza nahi edo ez duenean laguntza zabalik behar bere autonomia pertsonalerako.

III. gradua - Mendetasun oso larria

Pertsonak laguntza behar duenean eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko egunean hainbat aldiz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala erabat galdua duenez, beste pertsona baten laguntza ezinbestekoa eta etengabea behar duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorra behar duenean.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Balorazioa eskatzen den lurralde historikoan erroldatuta egotea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainiako estatuan legez bizitzea.
  • Aldez aurretik diagnostikatu eta dokumentatutako ezgaitasun fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorialen bat izatea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua ematea foru aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?