Arlo okupazionaleko zerbitzua edo zentroa
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Produkzio-jardueren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonen garapen soziolaborala, autonomia pertsonala eta autodeterminazioa errazteko zerbitzua (2.2.2 fitxa). Horretarako, zerbitzu okupazionalek honako hauek sustatzen dituzte:
- erabiltzaileen autonomia pertsonalerako, integrazio soziolaboralerako eta parte-hartze sozialerako beharrezkoak diren trebetasun okupazionalak eta sozialak hobetzea;
- estimulazio- eta/edo errehabilitazio-jarduerak, okupazionalak edo lan-aurrekoak, hezkuntzakoak eta prestakuntzakoak edo kulturalak, zentroan nahiz kanpoan;
- autonomia-mailari eustea, narriadura prebenitzea eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak...) berreskuratzea.
Otordu-zerbitzua eta garraio egokituko zerbitzua ere dituzte, beharrezkoa denean.
Funtzionamenduan, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua erabiltzailearen behar eta lehentasunetara egokitzeko. Laneratzeko lehen urratsa izan daiteke, edo laneratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzako alternatiba iraunkorra.
Erabiltzaileek eskersari ekonomikoa jasotzen dute beren lanagatik, baina ez dira inolaz ere lan-kontratudun langiletzat hartzen.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
18 eta 64 urte edo gehiagoko pertsonak, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 18 eta 64 urte bitartean izatea.
- Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatua.
- % 33tik gorako edo maila berdineko ezintasun-ziurtagiria.
- Autonomiarako eta integrazio soziolaboralerako gaitasunak eskuratu behar dituen pertsona izatea, eta enplegua lortzeko zailtasunak aurkeztea, epe laburrean.
- Zentro okupazionaleko jardueretan parte hartu ahal izateko oinarrizko gaitasunak edo trebetasunak izatea.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua, otorduak izan ezik, hori koordainketari lotuta baitago, hau da, erabiltzaileak otordu-zerbitzuaren zati bat ordaintzen du, bere egoera ekonomikoaren arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.