Muga fisiko larriak dituzten pertsonentzako eguneko zerbitzu edo zentroa

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baterako sarbidea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zerbitzu honek eguneko arreta eskaintzen die desgaitasun fisiko edo organiko larria duten pertsonei (2.2.1 fitxa). Helburua da norberaren autonomia-mailari eustea, muga funtzionalak konpentsatzea eta zaintzaileei laguntzea.

Banakako zerbitzu integrala da, eta, hala, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua pertsonaren behar eta lehentasunetara hobeto egokitzeko.

Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da, eta hauek bermatzen dira:

  • zaintzaileak eta hezitzaileak etengabe egotea.
  • zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa ematea, hala badagokio.
  • diziplina anitzeko profesional-talde baten laguntza, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integrala emateko.

Eguneko arreta zerbitzuan honako hauek eskaintzen zaizkio erabiltzaileari: esku-hartze estimulatzailea edo errehabilitatzailea, hezkuntzakoa eta aisialdikoa, okupazionala edo lan-aurrekoa, psikosoziala (jokabide-nahasteak maneiatzeko laguntzak barne, hala badagokio), gizarte-akonpainamendukoa, jarraipena baloratzekoa eta laguntza-produktuak erraztekoa. Baita garraio egokituarena ere, beharrezkoa denean. Otordu-zerbitzua eta higiene pertsonalerako zerbitzua ere dituzte. Azkenik, erabiltzaileen behar soziosanitarioak kontuan hartuta, osasun arreta eskain dezakete.

Zerbitzuaren erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

%60tik gorako desgaitasuna duten pertsonak, intentsitate ertain edo altuko laguntza behar dutenak eguneroko jarduerak egiteko. 

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Mendekotasuna edo %60tik gorako desgaitasun fisiko edo organikoa egiaztatzea
  • Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea.
  • Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Espainiako nazionalitatea edo legezko egoitza.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Zerbitzua ematea foru-aldundien erantzukizuna da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?