Gizarte-boluntariotzaren arloko informazioa, prestakuntza eta/edo sentsibilizazioa
Herritar guztiak > Gizarte-boluntariotzaren arloko informazioa, prestakuntza eta/edo sentsibilizazioa
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Zerbitzu honek erabiltzaileen, haien senideen, boluntarioen edo erakundeen parte-hartzea sustatzen du, gizarte-zerbitzuek artatutako premien prebentzioan edo esku-hartzean. Horretarako, jarduera hauek egiten ditu:
- parte hartu nahi duten pertsonei informazioa eta orientazioa ematea;
- sentsibilizazioa, herritar guztiei zuzenduta;
- prestakuntza.
Jarduerak zerbitzua ematen edo sustatzen duen udalerrian egiten dira.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Herritar guztiak, adin mugarik gabe, oro har. Bereziki, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak (edo haien senideak), boluntarioak edo gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
Pertsona fisikoek ez dute inolako baldintzarik bete behar, gizarte-zerbitzuen esparruan modu antolatuan parte hartzeko duten borondatetik harago.
Gizarte-erakundeek beren figura juridikoari dagokion erregistroan eta beren jarduteko lurralde-eremuari dagokion Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egon behar dute.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Zerbitzua ematea Udalen ardura da.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.