Gizarte-boluntariotzaren arloko informazioa, prestakuntza eta/edo sentsibilizazioa

Herritar guztiak > Gizarte-boluntariotzaren arloko informazioa, prestakuntza eta/edo sentsibilizazioa

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Zerbitzu honek erabiltzaileek, haien senideek, boluntarioek edo gizarte-erakundeek gizarte-zerbitzuen jardueretan parte hartzea sustatzen du.

Horretarako, informazio-, orientazio-, sentsibilizazio- edo prestakuntza-jarduerak egiten ditu.

Norentzat?

Gizarte-zerbitzuen arloan parte hartu nahi duen edozein pertsona; bereziki:

  • gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak edo haien senideak,
  • boluntarioak edo gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetakoak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Bat ere ez, gizarte-zerbitzuen esparruan modu antolatuan parte hartzeko nahia alde batera utzita.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.