Erabiltzaile baten senidea naiz eta zerbitzuaren erabakietan parte hartu nahi dut
Herritar guztiak > Zaintzailea naiz
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek erabiltzaileek, haien senideek, boluntarioek edo gizarte-erakundeek gizarte-zerbitzuen arloko jardueretan parte hartzea sustatzen du.
Horretarako, informazio-, orientazio-, sentsibilizazio- edo prestakuntza-jarduerak egiten ditu.
Norentzat?
Gizarte-zerbitzuen arloan parte hartu nahi duen edozein pertsona; bereziki:
- gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak edo haien senideak,
- boluntarioak,
- gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen erakundeak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Bat ere ez, gizarte-zerbitzuen esparruan modu antolatuan parte hartzeko nahia alde batera utzita.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.