Gizarte larrialdiko egoeretarako ostatua
Herritar guztiak > Berehalako arreta krisi-egoeretan
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Gizarte-larrialdiko egoera dela eta, etxebizitza eskuratu ezin duten pertsona edo familiei ostatua eskaintzen die. Pisuak etxebizitza-eraikin arruntetan kokatu ohi dira.
Aldi baterako zerbitzua da, 4 hilabeterainokoa, luzatzeko aukerarekin.
Intentsitate txikiko baliabidea da, eta ez du langile propiorik. Hala ere, behar izanez gero, kanpoko laguntza aktiba daiteke.
Norentzat?
Larrialdi batengatik aldi baterako ostatua behar duten pertsonak edo familiak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Gizarte-larrialdietarako preskripzio teknikoa baino ez da behar; zuzeneko sarbideko zerbitzua da, hau da, oinarrizko gizarte-zerbitzuak aldez aurretik ezer egin gabe eskura daiteke zerbitzua.
Non eska dezaket zerbitzua?
Joan zaitez zure auzo edo udalerriko Gizarte Larrialdietako Zerbitzuetara edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzura.