Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egonaldi ertaineko harrera

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroak eta pisuak

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Harrera zentroak, egonaldi ertainekoak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien kargura dauden pertsonei arreta, babesa eta ostatua eskaintzen dietenak (2.4.6 fitxa).

Egonaldi ertaineko zentro horiek intentsitate ertain eta handiko gizarte- eta hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala eskaintzen dute, genero-ikuspegitik eta emakumeen ahalduntzea babesten duen ikuspegiarekin, haien bizi-kalitatea eta autonomia hobetzera bideratutako arreta integralaren bideza.

Bere helburuak honako hauek dira:

  • Tratu txarren ondorioz ohiko etxebizitza utzi behar izan duten emakumeei aldi baterako bizitokia ematea, haien mende dauden pertsonekin batera (beren ardurapeko seme-alabak edo mendeko beste pertsona heldu batzuk).
  • Ingurune segurua eta laguntza egokiak eskaintzea beharrezkotzat jotzen dituzten aldaketei aurre egiteko.
  • Beharrezko aholkularitza, informazioa eta laguntza eskaintzea.
  • Autoestimua mantentzen eta/edo berreskuratzen laguntzea, baita bizitza autonomoa garatzeko eta gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko trebetasunak ere.
  • Laguntza eta babes soziala ematea, modu intentsiboan, norberaren beharren arabera.
  • Segurtasun-sentimendua indartzea.

Helburu horiekin, honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: informazioa, orientazioa, balorazioa, diagnostikoa, esku-hartze hezitzailea eta psikosoziala, laguntza, arreta soziojuridikoa eta, hala badagokio, zaintza. Otordu-zerbitzua, garbitegia eta eremu komunen garbiketa barne har ditzakete.

Baliabide horien kokapena konfidentziala izan ohi da, bertan bizi diren emakumeen segurtasuna bermatzeko.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Matxista eremuan tratu txarren biktima diren emakumeak eta haien seme-alabak, iraupen ertaineko esku-hartze intentsiboa eta espezializatua behar dutenak

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Tratu txarrengatik arriskuan dagoen emakumea.
  • 18 urte edo gehiago izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).
  • Iraupen ertaineko laguntza intentsiboa, integrala eta espezializatua behar izatea.
  • Etxebizitza alternatiborik ez izatea, segurtasun-baldintzetan bizi ahal izateko.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Harrera Zerbitzua ematea Foru Aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

SATEVI-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua

Telefonoa: 900 840 111
  • 24 orduz, asteko 7 egunetan.
  • Ez du arrastorik uzten fakturan.
  • Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
  • Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Web orrira sartu
  • Gizarte-larrialdietarako zerbitzuak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzu espezializatuak.
  • ñ>

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?