Zerbitzu terapeutikoa erasotzaileekin, jokabidea aldatzeko

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Tratu txarren edo sexu-erasoen egileei arreta psikosoziala ematen dien zerbitzu espezializatua (2.7.5 fitxa). Bere helburuak honako hauek dira:

  • Erasotzaileak bere jarrera erasokorra desagerrarazteko tratamendua jasotzea.
  • Erasotzailea tratu txarrak edo erasoak eragin dituzten faktoreez jabetzea.
  • Erasotzaileak bere portaera aldatzeko, etorkizunean gertaerarik ez izateko eta/edo familiaren nukleotik bereizteko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.

Norentzat?

Tratu txarrak edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzak egin dituzten erasotzaileak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egilea izatea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.