Bitartekaritza, familiari gatazkak adiskidetasunez konpontzen laguntzeko (dibortzioa, zaintza…)

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Familia Bitartekaritzako Zerbitzua zerbitzu publikoa, borondatezkoa eta doakoa da, eta profesional inpartzialek esku hartzen dute, familia-gatazka egoeretan, auzibidetik kanpo, adiskidetasunezko akordioak lortzeko (2.7.3.3 fitxa).

Familia-bitartekaritzako zerbitzu integralak gatazka hauei erantzun diezaieke:

  • Bikotea hausteak eragindako gatazkak: zaintzarekin, bizikidetza-denborekin, elikadura-pentsioarekin, etxebizitzaren erabilerarekin eta abarrekin lotutakoak.
  • Bikote-hausturarekin zerikusirik ez duten familia-gatazkak: bizikidetza-arazoak adinez nagusi diren seme-alabekin; mendekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintza; belaunaldien arteko gatazkak, bizikidetza-gatazkak…

Familia-bitartekaritzatik kanpo geratzen dira indarkeria edo tratu txarrak dauden kasuak.

Norentzat?

Familia edo bizikidetza-gatazkaren bat duten pertsonak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Inplikatutako pertsonen artean familia- edo bikote-lotura egotea.

Inplikatutako pertsonetako bat gutxienez erroldatuta egotea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Araba

Santa Olaja de Acero, 1 (sarrera: Blas de Otero). 01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa eta ePosta:
945 171 125
smfaraba@euskadi.eus

Gipuzkoa

  • Larramendi, 1 (sarrera: Prim, 24) 20006 Donostia-San Sebastián
  • Gorosabel Zaharra lokala, Rondilla kalea 34B (Tolosa)
Telefonoa eta ePosta:
943 576 208
smfgipuzkoa@euskadi.eus

Bizkaia

Santutxu, 69. 48006 Bilbo
Telefonoa eta ePosta:
944 277 788
smfbizkaia@euskadi.eus

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.