Egoera desegokiak aldatzeko zerbitzu terapeutikoa (tratu txarrak, abandonua, arduragabekeria, abusuak…)

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Familia-dinamika desegokien ondorioz (tratu txarrak, abandonua, arduragabekeria, abusuak…) babesgabetasun larrian dagoen kideren bat duten familia-unitateei gizarte- eta hezkuntza-laguntza edota laguntza psikosoziala emateko zerbitzuak dira (2.7.3.1 fitxa). Esku-hartzeen helburua da:

  • Familiei portaera desegokiak ordezten laguntzea, kideak behar bezala zaintzeko behar diren gaitasunak eskuratuz.
  • Familiako bizikidetza gehiago honda ez dadin prebenitzea, portaera moldakaitzei edo krisi-egoerei aurre eginez.

Familiako esku-hartze espezializatu horiek banaka, familian edo taldean egin daitezke, bai etxean bertan, bai etxetik kanpo, esku-hartze psikosozial eta/edo terapeutikoen bidez. Zehazkiago, honela gauzatzen da:

  1. familia arazotsuetan esku-hartze terapeutikoko zerbitzuak;
  2. tratu txar, abandonu edo esplotazio egoeretan esku hartzeko zerbitzuak;
  3. sexu-abusu egoeretan esku hartzeko zerbitzuak.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Babesgabetasun-egoera larrian dauden adin txikiko edo nagusiko pertsonak dituzten familiak, genero-indarkeriako egoerei aurre egiten dietenak barne.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Familiako kideren baten babesgabetasun larriaren diagnostikoa.
  • Ez da aldez aurreko erroldatzerik behar esku-hartzea adingabeen babesgabetasunaren ondorio denean.
  • Genero-indarkeriaren biktimei ez zaie inolako administrazio-baldintzarik eskatzen.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?