Egoera desegokiak aldatzeko zerbitzu terapeutikoa (tratu txarrak, abandonua, arduragabekeria, abusuak…)

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Familiako dinamika desegokien ondorioz (tratu txarrak, abandonua, arduragabekeria, abusuak…), kideren bat babesik gabe duten familiekin egiten diren esku-hartze sozial, hezitzaile edota terapeutikoak dira (2.7.3.1 fitxa). Esku-hartzeen helburua da:

  • Familiei portaera desegokiak ordezten laguntzea, kideak behar bezala zaintzeko behar diren gaitasunak eskuratuz.
  • Familiako bizikidetza gehiago honda dadin saihestea.

Familiako esku-hartze espezializatu horiek banaka, familian edo taldean egin daitezke; baita familiaren etxean bertan, bai etxetik kanpo.

Norentzat?

Babesgabetasun-egoera larrian dauden adin txikiko edo nagusiko pertsonak dituzten familiak, genero-indarkeriako egoerei aurre egiten dietenak barne.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Familiako kideren baten babesgabetasun larriaren diagnostikoa.

Ez da beharrezkoa aldez aurretik erroldatuta egotea adingabeekin esku hartzen denean.

Genero-indarkeriaren biktimei ez zaie inolako administrazio-baldintzarik eskatzen.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.