Familia barruko arazoak konpontzeko laguntza espezializatua
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Adingabekoak izan edo ez, zailtasunen bat duten edo krisian dauden kideak dituzten familiei laguntzeko programa bat da (1.3 fitxa).
Programa honen helburua da krisi-egoera detektatzea, prebenitzea eta esku hartzea, familiako kideei lagunduz, guraso-trebetasunak, etxearen funtzionamendua, harremanak eta familia-bizikidetza hobetu ditzaten.
Norentzat?
Adin txikikoak eta/edo laguntza behar duten familiak, kideak zaintzeko eta haiei arreta emateko trebetasunak hobetzeko, bai eta bizikidetza eta etxeko dinamika hobetzeko ere.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Familian kideak izatea, adingabeak edo ez, arrisku egoeran.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.