Adopzio-familiei eta adopzioan dauden adingabeei laguntzea

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Adopzioa sustatzeko eta teknikoki laguntzeko zerbitzua haurrei eta haien familia adoptatzaileei laguntzen die prozesu osoan (2.7.6.2 fitxa). Horretarako, laguntza eskaintzen da adopzio-prozesuaren faseetan:

  • Adopzioari buruzko informazioa ematea: prozedura, adopzioaren egikaritza eta horren ondorioak edo eragina,
  • Adopziorako hautagai diren familiak aukeratzea, egoerak baloratuz, haurren edo nerabeen beharrizanei erantzungo zaiela bermatzeko egokiak diren zehazteko.
  • Familia adoptatzaileei laguntza eta prestakuntza espezializatua ematea.
  • Adoptatutako pertsonari bere jatorriari buruzko informazioa bilatzeko prozeduran laguntzea.
  • Adopzio-prozesuak aldian behin gainbegiratzea, adopzioan dagoen adingabearen beharretara egokitzen direla egiaztatzeko.

Gainera, beste jarduera batzuk ere egiten ditu, besteak beste:

  • Adopzioa sustatzea zabalkunde kanpainen bidez eta familia adoptatzaileak erakarriz, herritar guztiei zuzenduta, bereziki behar bereziak dituzten haurrei.
  • Familia adoptatzaileen zerrenda eguneratua edukitzea.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

  • Haur edo nerabe bat adoptatu nahi duten pertsonak edo familiak, dagozkion baldintzak betetzen badituzte.
  • Adopzioa babes-aukera egokitzat jotzen den adingabeak.
  • Adinez nagusi diren adoptatuak, jatorrien bila.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Familia adoptatzaileen kasuan:

  • 18 urte edo gehiago.
  • Adopzioa eskatzen den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Adopzio-prozedura eskatzea eta beharrezko baldintzak betetzea.

Adingabeen kasuan:

  • 18 urtetik beherakoak.
  • Adopzioa babes-aukerarik egokiena dela erabakitzen duen erabaki administratibo edo judiziala edo borondatezko zaintzaren eskaera.

Jatorriaren bila dabiltzan pertsonen kasuan:

  • 18 urte edo gehiago.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Araban:

Telefonoa: 945 15 10 15

Bizkaian:

Helbide elektronikoa: adopzioa@bizkaia.eus | Telefonoa: 944 47 05 47

Gipuzkoan:

Helbide elektronikoa: adopcion@gipuzkoa.eus | Telefonoa: 943 11 25 66

Informazio gehiago

Edozein kasutan, zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo dezakezu.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?