Adopzio-familiei eta adopzioan dauden adingabeei laguntzea
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Jatorrizko familiekin bizi ezin diren adingabeentzako arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Adopzioa sustatzeko eta teknikoki laguntzeko zerbitzua haurrei eta haien familia adoptatzaileei laguntzen die prozesu osoan (2.7.6.2 fitxa). Horretarako, laguntza eskaintzen da adopzio-prozesuaren faseetan:
- Adopzioari buruzko informazioa ematea,
- Adopziorako hautagai diren familiak hautatzea, haien egokitasuna baloratuz,
- Familia adoptatzaileei laguntza eta prestakuntza espezializatua ematea.
- Adoptatutako pertsonari bere jatorriaren bilaketan laguntzea.
- Adopzio-prozesuak aldian behin gainbegiratzea.
Gainera, beste jarduera batzuk ere egiten ditu, besteak beste:
- Adopzioa sustatzea, herritar guztiei zuzendutako zabalkunde kanpainen eta familia adoptatzaileak erakartzeko kanpainen bitartez.
- Familia adoptatzaileen zerrenda eguneratua edukitzea.
Norentzat?
Haur edo nerabe bat adoptatu nahi duten pertsonak edo familiak, dagozkion baldintzak betetzen badituzte.
Adopzioa babes-aukera egokitzat jotzen den adingabeak.
Adinez nagusi diren adoptatuak, jatorrien bila.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Familia adoptatzaileen kasuan:
- 18 urte edo gehiago.
- Adopzioa eskatzen den lurralde historikoan erroldatuta egotea.
- Eskatzen diren baldintzak betetzea.
Adingabeen kasuan:
- 18 urte baino gutxiago izatea.
- Adopzioa babes-aukerarik egokiena dela erabakitzen duen erabaki administratibo edo judiziala edo borondatezko zaintzaren eskaera.
Jatorriaren bila dabiltzan pertsonen kasuan:
- 18 urte edo gehiago izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Araban:
Telefonoa: 945 15 10 15
Bizkaian:
Helbide elektronikoa: adopzioa@bizkaia.eus | Telefonoa: 944 47 05 47
Gipuzkoan:
Helbide elektronikoa: adopcion@gipuzkoa.eus | Telefonoa 943 11 25 6
Informazio gehiago
Edozein kasutan, zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo dezakezu.