Bakarrik dauden emakume haurdunentzako edo seme-alabak dituztenentzako harrera-zentroak
Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Harrera-zentroak, egonaldi ertainekoak, bakarrik, haurdun edo seme-alabak dituzten emakumeei arreta, babesa eta ostatua ematen dietenak, bai eta bazterketa-egoera kritikoetan eta gizarte- eta familia-sarerik gabe daudenei ere (2.4.5 fitxa). Zentro horiek intentsitate ertain eta handiko gizarte- eta hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala eskaintzen dute, genero- eta ahalduntze-ikuspegitik.
Helburua emakume horiei bizitoki eta ingurune seguru bat eskaintzea, bai eta laguntza intentsibo bat eskaintzea ere, autoestimua eta bizitza autonomoa lortzeko trebetasunak berreskuratzea da.
Helburu horiek lortzeko, informazio-, orientazio-, balorazio-, diagnosi-, hezkuntza-zerbitzuak eta esku-hartze psikosozialak eskaintzen dira. Otordu-zerbitzua, garbitegia eta eremu komunen garbiketa barne har ditzakete.
Norentzat?
Bakarrik dauden emakume haurdunak edo baztertzeko arrisku larrian dauden eta beren kargura seme-alaba adingabeak dituztenak, baliabiderik eta laguntza-sarerik ez dutenak. Emakume erabiltzaileen mende dauden pertsonek ere erabil dezakete zerbitzua.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Bakarrik haurdun dagoen emakumea edo bere kargura adingabeko seme-alabak dituena, bazterkeria egoeran dagoena eta laguntza sarerik ez duena.
18 urte edo gehiago izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).
Iraupen ertaineko laguntza intentsiboa, integrala eta espezializatua behar izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Informazio gehiago:
- Bakarrik dauden emakume haurdunentzako edo seme-alabak dituztenentzako egonaldi ertaineko harrera Araban
- Bakarrik dauden emakume haurdunentzako edo seme-alabak dituztenentzako egonaldi ertaineko harrera Bizkaian
- Bakarrik dauden emakume haurdunentzako edo seme-alabak dituztenentzako egonaldi ertaineko harrera Gipuzkoan