Egoera kronifikatua duten pertsonentzako egoitza-zentroak

Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Bazterkeria kronikoko egoeran dauden eta oso hondatuta dauden pertsonentzako zentroak dira, eta egonaldi luzeko ostatua eskaintzen dute, bertan gizarteratzeko jarduerak egin ahal izateko, esku-hartze erritmo pausatuarekin (2.4.5 fitxa).

Egonaldia arreta-plan indibidual bat betetzera baldintzatuta dago.

Plan hori bazterketa-egoeran dauden pertsonen ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta eskaintzen duten profesionalen talde anitz baten laguntzarekin egiten da.

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, baztertze eta hondatze pertsonaleko ibilbide luzea dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Aurreko 6 hilabeteetan EAEn erroldatuta egotea.

Laguntza-intentsitate ertain edo handia behar izatea.

Gizarteratze-ibilbide baterako konpromisoa hartzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.