Gaueko harrera-zerbitzua, iraupen laburrekoa
Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Etxerik gabeko pertsonei gaua pasatzeko baliabide bat eskaintzen dien harrera-zentroa (1.8 fitxa). Gainera, baliabide horiek otorduak (afaria eta/edo gosaria), higiene pertsonala, garbitegia eta larrialdietako oinarrizko arropa, informazioa eta orientazioa edo esku-hartze psikosoziala (entzute aktiboa eta emozioei eustea) eskaintzen dituzte.
Egonaldia laburra da, eta gehienez astebeteko epea ezartzen da; behar izanez gero, luzatu egin daiteke.
Urteko gau guztietan funtzionatzen dute, eta urteko aldi jakin batzuetan indartu daitezke, eskariaren igoerari erantzuteko.
Norentzat?
18 urte edo gehiago dituzten pertsonak, bazterketa egoeran daudenak eta gaua pasatzeko baliabideren bat behar dutenak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 urte edo gehiago izatea.
Gizarte-bazterkeriagatik intentsitate txikiko laguntza behar izatea.
Sartzeko baldintza bakarra preskripzio teknikoa da; zuzeneko sarbideko zerbitzua da, hau da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik aurretik pasatu gabe eskura daiteke zerbitzua.
Zentroak higiene pertsonalari buruz eta zentroaren erabilerari buruz emandako jarraibideak betetzeko konpromisoa hartzea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.