Bazterkeria-maila lortzeko balorazioa

Gizarte-bazterketa egoeran dagoen pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zerbitzu honek gizarte-bazterketaren arriskua edo egoerak identifikatu eta baloratzen ditu, honako hauek barne (2.1 fitxa):

  • Gizarte-bazterkeriako egoeren gradua eta maila baloratzea (hiru intentsitate-mailatan: arina, ertaina edo larria).
  • Gizarte-diagnostiko espezializatuak egitea eta eskatzaileei beren egoerarako egokienak diren gizarte-zerbitzuetara bideratzea. Egokitzat joz gero, beste arreta-sistema batzuetako baliabideetara bideratzen da.
  • Dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana-ren akordioa, erabiltzailearekin eta/edo senideekin batera.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Adinez nagusia izatea.
  • Balorazio-eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Gizarte bazterketan egoteko zantzuak izatea, premia-egoerak eta arriskuak balioesteko tresna komunetan zehaztutako baldintzen arabera.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua ematea foru aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?