Laguntza handiko egoitza-zentroak
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zentro soziosanitarioak dira, eta gaixotasun mental kronikoa duten eta beren ingurunean artatu ezin diren beharrak dituzten pertsonentzako ohiko etxebizitza gisa balio dute (2.4.3 fitxa).
Egoitza horiek laguntza zabala eta malgua bermatzen dute, pertsonaren behar aldakorretara egokitzen dena. Errehabilitazio funtzionalerako, psikosozialerako eta gizarteratzeko programak eskaintzen dituzte, gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko eta mantentzeko, haien sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta haien integrazioa bultzatzeko.
Programa horietan, laneratzeko edo prestakuntza-jarduerak edo prestakuntza-aurreko jarduerak sartzen dira. Osasun-prestazioei dagokienez, erizaintzako arreta eta arreta medikoa barne hartzen ditu, arreta psikiatrikoa bereziki. Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia, garbiketa eta zaintza ere sartzen dira.
Aldi baterako, egonaldi luzeko edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak izan daitezke.
Norentzat?
18 urte edo gehiagoko pertsonak, gaixotasun mental kronikoa edo nahasmendu mental larria diagnostikatu zaienak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du, bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 urte edo gehiago. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira.
Dagokion lurralde historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Gaixotasun mental kronikoaren edo nahasmendu mental larri eta luzearen diagnostikoa.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.